XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eldu dira gaberdiko amabiyak; or dogu urte barriya ate joten; ia mutillak, ¿nun dira prestau doguzan opariyak?.

Eche-jaunak, bere soineko jantzirik oneenaz apainduta, iminten daus olezko bandeja baten len esan dodazan opariyok, idigiten dabe paper gorriyagaz ichiriko ate-nagosiya, eta bandejia eskuetan dabela urteten dau kanpora.

An, edo lurrian edo mai baten ganian imini oparidun bandejiori ta ixetuten edo piztuten dauz kandela biyak eta iru usainzotzak, erreten dauz paper ori zatiyak, bota chupiñazuak, eta belaunikoturik opa izan edo emon Zeru aitaita zarrari urte barri atsegintsuak.

Au da emeko fedebakoak Zeruari egiten deutseen sacrifiziyoa.

Adoraziñoi au amaitutakuan, isten daus bertan kandela biyak eta iru usain zotzak biztuta; eta beste enpaiduak eroaten dauz osterabe barrura.

Eta berealaxe echeko guztiyak belaunikoturik egiten deutze eche-jaunari urte barriko agurra edo urte barri atsegintzuak opa izatia.

Baita gero alkarreri be zutunik dagozala bata bestieganantz zerbait makurtuta, bakochak bere esku biyak bular aurrian batu ta bekokiraiño jaso, ta mukurtueran bera jachita.

Eta bitartian ¡bota mutillok chupiñazuak!.

Au da gaberdiko zereiña.

Gau guztiyan lotara barik jolasian igaroten da, esan dodan lez, bakocha berenian.

Biyeramon goizian egunargituten danian, asten dira aterik ate bertako erriko senideai ta adiskideai urte barri eztitsuak opa izaten.

Gradu bardinekoak, len esan dodan lez alkarreganantz makurtuta, agur egiten dute; baia nagosiyagoari, lobak osaba-izekoari, ta ikaslak irakaslariari ta abar, belaunikotu eiñ biar izaten dabe.

Bertoko jentiak ezeze, geuk be olanchik, urte barri besperan urte zarraren agurrak, eta urte barri goizian urte barriyaren ongietorriko agurrak, Obispo jaunari egiten deutzaguz.

Eta geu nagosi garian lekuan bagagoz, kristiñauak etorten jakuz onetariko agurrak eiten.

Eta olanchik beste agintari guztiak be, menpekoak nagosiyeri egiten deutzee.

Bigarren egunian gaztiak amamenera joan biar izaten dabe osabari (amen nebari, ta bizi badira lenengo aita jauna ta amandreari) urte-barrikariyak eroaten eta urte barriko agurrak eiten.

Eta olanchik bardiñ egin biar dabe irugarren egunian suiñak euren aita ta ama indarrabakin.